Menu

Arkitektoa prestakuntzaz, barne diseinatzailea zaletasunez, bidaiaria konbentzimenduz, Maitane Agotek, Madrilgo Europar Unibertsitatean arkitektura ikasketak burutu eta Milango “Nueva Accademia di Belle Arti”n diseinuan espezializatu ondoren, bere estudioa irekiko du.

Estilo bakar batekin lerrokatu gabe, tradizio eta modernitatearen arteko fusioak eta egileak ezagutu dituen kultura eta lekuen eraginak eraikitzen dute espazio bakoitza.

Leku, pertsona, bizimodu edo aurrekontu guztietara egokitzen diren espazio berdingabeak sortzea da gure helburua. Bezero bakoitza erronka berri bat da; norberaren nortasuna islatzen duen kontzeptua garatzeko, ulertu eta eraiki beharreko espazio berri bat, betiere, funtzionaltasuna zainduko duena eta bezeroaren beharrak kontuan hartuko dituena.

Sortzen ditugun eta inguratzen gaituzten espazioen bitartez sentsazioak sorrarazi nahi ditugu, horrela ulertzen baitugu arkitektura eta barne diseinua. Horregatik, proiektu bakoitza bakarra izan dadin dihardugu lanean eta proiektu horietako bakoitza bisitatzen duten pertsonengan sentsazioak piztea da gure helburua.

Horretarako, arlo bakoitzean aditua den lan talde bikaina daukagu, proiektua hasieratik bukaeraraino xehetasunez jarraitzen duena. Espazio bakoitzaren esklusibotasuna gure lanaren oinarria da, horretarako eskarmentu handiko pertsonak dauzkagu, baita material onenak ere, eta altzari bakarrak diseinatzen ditugu kasu bakoitzeko. Gure lan talde osoak koordinatuta lan egiten du, bai proiektua eta diseinua egiterakoan baita burutzerakoan ere emaitzarik onenak lortzeko.